Orain dela egun batzuk e-mail bat jaso nuen azterketa baten faseak modu barregarri batean adierazten zituenak.
Azterketa garaian gaudela eta estresa gorputzean sartuta daukagula, bizi dugun egoera modu barregarri batean hartzea egokia dela uste dut.
Beraz hona hemen e-mailak dioena:
(Testua erdaraz dago, baina bere horretan mantentzea erabaki dut originaltasuna galdu ez dezan).
Los parciales en 20 etapas
Estudio científico real.
1.- Llegada (demasiado temprano) al lugar del examen.
2.- Repaso compulsivo y totalmente infructuoso de los apuntes.
3.- Fase de cachondeo nervioso pre-examen.
4.- Entrada atemorizada al aula donde va a perpetrarse el examen.
5.- Reparto de los folios para el examen ("¡¿Cinco folios?!" dicen algunos)
6.- Reparto de las hojas de preguntas ("En algo tan pequeño no pueden caber muchas preguntas" dicen algunos infelices).
7.- Vuelta de la hoja y descubrimiento de que usan un tamaño de letra 5 o más pequeño.
8.- Carcajada histérica.
9.- Resoplidos varios y llevadas de manos a la cabeza automáticas.
10.- Descubrimiento de que con lo (poco) que se recuerda no se puede contestar ni a la mitad de las cuestiones.
11.- Intentos vanos de copia (con el subsiguiente descubrimiento de que el de al lado tiene menos idea que tú).
12.- Fase de derrumbamiento, desesperación, impotencia y espera (ya que está feo entregar el examen tras solo diez minutos).
13.- Entrega del examen y huida del lugar del crimen.
14.- Fase de cachondeo nervioso post-examen.
15.- Fase de exclamación de palabras soeces ("Man metío la pisha", "me clavaron", y demás).
16.- Comparación de resultados (comprobando que no hay dos personas con las mismas respuestas, o mucho peor: todos coinciden menos tú). {-típico-}).
17.- Fase de consulta compulsiva de los apuntes (cuyo único resultado es empeorar el estado de ánimo del consultante).
18.- Fase de declaración de principios: "Ya no voy más a... (Macroeconomia, Derecho, Álgebra...)"
19.- Fase de negación ("¿Examen? ¿Qué examen? Yo no he hecho ningún examen").
20.- Fase depresiva post-traumática y elaboración de planes para eliminarla: -"Necesito pegarle a alguien"
Ez dakit zein izango da zuen iritzia baina nire ustetan esandako guztia egi borobila da.
Realak eta Athletic Clubek hiruna egin zuten Anoetan jokaturiko euskal derbyan.

Clementek zuzentzen duen taldeak luzapeneko denboran gola egin du puntu oso garrantzitsua lortzeko, partidaren norabidea ikusita, txuri-urdinek abantaila garbia baitzuten atsedenaldian.
Norgehiagoka ikusgarria izan zen, eztabaidatzeko jokaldiak, tentsio uneak eta golak egon zirelako.
Bi taldeek puntuen premia zuten. Horregatik, donostiarrak buru-belarri aritu ziren partidaren hasieratik. Nihatek bi gol egin zituen atsedenaldia baino lehen.
Bigarren zatian, Athleticek hobeto jokatu zuen eta berdinketaren bila aritu zen.
Partida bukatzear zegoela, Iraolak berdinketaren gola egin zuen.
HAMAIKAKOAK
Reala: Riesgo; Cifuentes, Jauregi, Ansotegi, Garrido (Barkero, 82') Mikel Alonso, Novo (Garitano, 60'), Gabilondo, Xabi Prieto, Nihat; Skoubo (Uranga, 85').
Athletic Club: Lafuente; Iraola, Amorebieta, Ustaritz, Prieto; Orbaiz, Gurpegi (Tiko, 77), Yeste, Guerrero (Dañobeitia, 60'), Etxeberria (Urzaiz, 44'); Aduriz.
Golak:
1-0 Nihat, 6'
2-0 Nihat, 37'
2-1 Aduriz, 47'
2-2 Aduriz, 67'
3-2 Skoubo, 69'
3-3 Iraola, 92'
3, 2, 1... ordu batzuk besterik ez zaizkigu falta 2006 hontako lehen azterketak hasteko.
Bihar, gure lehenengo azterketa izango dugu, Historiakoa alegia; karlistadak, gerra zibila...
Nik behintzat lehenengo azterketarako ikasi besterik ez dut egin eta jada nazka nazka eginda nago. Baina tira, hauxe da ikasleon bizitza eta esfortzu txiki bat egin beharko dugu eta pare bat asteburutan etxean geratu.
Azterketen osteko juerga opari paregabea izango da...
Bitartean, zorte ona opa deutsuegu danori!!!
Animo!!!!!!!!!!!
Esan genizuen orian dela egun batzuk laster izango zenutela pertsonai hauen berri, eta oraingoan Yesteri tokatu zaio protagonista izatea.
Nor izango ote da hurrengo biktima???

Batasunaren webgunea eta egoitzak ixteko agindua ere eman du epaileak, eta Herrizaingo Sailari eta Guardia Zibilari eskatu die ekitaldia galarazteko. Ekitaldia egiten laguntzeko saioak ere delitua izan daitezkeela ohartarazi du.
Fernando Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko epaileak Batasunaren jarduera guztien eteteko agindua berretsi du. Erabaki horrek hilaren 21erako BECen egitekoa den ekitaldiari ere eragingo dio, espresuki debekatu baitu, justizia arduradunek jakinarazi dutenez.

Epaileak bi urtez luzatu du Batasunaren eta honen ondorengoen jardueren etenaldia. Horrekin batera, alderdiaren webgunea eta egoitzak ixteko agindua eman du, eta Herrizaingo Sailari eta Nafarroako Guardia Zibilari eskatuko die BECeko ekitaldia galarazteko. Horren harira, agindua bidaliko die biei bete dezaten.
Auto berean epaileak ohartarazi duenez, Batasunari ekitaldia aurrera eramaten laguntzeko "edozein ekintza" delitua izan daiteke, desobedientziagatik edo erakunde terroristari laguntza emateagatik. Horren ildoan, BECeko arduradunei aukera horretaz ohartarazteko deia egingo dio Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailari. Izan ere, "erakustazoka ekitaldia deitu duten esku uztekotan, BECeko arduradunek aipatu delituak egin ditzakete".
Oharra: eskerrik asko EITB24-ri utzitako informazioagatik
Orain dela egun batzuk Athletic-eko bi jokalariren argazkiak erakutsi genizkizuen. Bertan, Urzaiz eta Del Horno ageri ziren parrandan.
Bitxikeriekin jarraituz, beste bi argazki zuekin konpartitu nahi izan ditugu.
Lehenengoa, EuskoTreneko seguraten "efikazia"ren adierazgarria da:

Bigarrena aldiz, oso argazki barregarria dela deritzogu. Bere garaian oso famatua egin zen hainbat telebista programetan azalduz. Hona hemen gure lagun Aznarren alabaren argazkia... ikurriña ta guzti!

LIGA - 19. JARDUNALDIA
Ez dago beste hitzik gaurko partidua laburbiltzeko... pena
Gaurko partidak ez du zerikusirik izan aurrekoarekin, Madrilen kontra jokatutakoarekin alegia.
Beldur barik irten dira zuri-gorriak zelaira eta 15. minutuan etorri da Athletic-en gola LLorenteren eskutik.
Ondoren, Bartzelonaren aldeko penaltia adierazi du epaileak Amorebietaren nahigabeko esku bategatik. Ronaldinhok ez du barkatu.
Bigarren zatiko 5.minutuan sartu du bigarren gola Bartzelonak Messi gaztearen eskutik. Hortik aurrera Athletic berdinketaren bila ibili da baina azkenean punturik gabe alde egin behar izan dute.
Ezin dugu aipatu gabe utzi Bartzelonako bi jokalariren portaera penagarria, Deco eta Etoòrena hain zuzen ere. Lehenengoak txartel gorria ikusi du Gurpegiri erasotzegatik eta bigarrenak Expositori txu egin dio. Benetan bi erreakzio penagarri hain jokalari handi hauenak.

Fitxa Teknikoa
FC Barcelona, 2: Valdés; Oleguer, Puyol, Márquez, Gio, Edmilson, Van Bommel (Iniesta, min.75), Deco, Messi (Larsson, min.82), Ronaldinho y Eto'o.
Athletic de Bilbao, 1: Lafuente; Murillo, Lacruz (Iraola, min.53), Luis Prieto, Amorebieta, Expósito, Orbaiz, Gupergi, Etxeberria, Yeste (Guerrero, min.62) y Llorente (Aduriz, min.62).
Golak: 0-1: Llorente, min.15. 1-1. Ronaldinho (p), min.37. 2-1: Messi (min.50).
Árbitro: Teixeira Vitienes (colegio cántabro).
Txartelak: Amorebieta (min.17), Lacruz (min.20), Gio (min.23) y Puyol (min.41) y tarjeta roja a Deco (min.89).
Real Madrid 4-0 Athletic
Kopari agur esan zion atzo Athletic-ek Real Madriden kontra lau eta huts galdu ostean.
Zuri-gorriek ez zuten inolako irabazteko intentsiorik erakutsi eta apenas ez zituzten gol aukerak sortu.

Clementek, beste behin harritu gintuen hasieran jarritako haimaikakoarekin. Denok uste genuenean Orbaizen ondoan Gurpegi arituko zela, azken hau defentsan jarri eta Bordas gaztea jarri zuen Orbaizekin batera, beharbada Gutiri jokatzen ez uzteko.
Lehen zatiko hasieran nahiko fin ibili ziren baina berehala etorri zen Real Madrilen lehenengo gola atzelarien despiste baten ondorioz. Hortik aurrera, nahi baina ezin...

Gauzak horrela, atsedenaldira gol bateko diferentziaz heldu ziren eta gutxi batzuk markagailuarei buelta ematean pentsa zezaketen. Baina alferrik, bigarren zatia lehenengoa baino txarragoa izan baitzen.
Bigarren gola Sergio Ramos-ek sartu zuen (eskuarekin) eta hortik aurrera etorri ziren hirugarrena eta laugarrena.
Orain, domekako partiduan pentsatu beharra dauka Clementeren taldeak, behintzat joko hobea eraskustean Bartzelona handiaren aurkako partidan. Ez da gauza samurra izango Espainiako ligako talderik onenaren kontra joko ona erakustea.

Esan beharra dago, atzokoan Real Madrilek ez zuela bere joko onena eskaini, baina hala ere 4 gol sartzeko gai izan zen Robinho gaztearen laguntzarekin
Hona hemen atzoko partidako fitxa teknikoa:
HAMAIKAKOAK
Real Madrid: Diego Lopez; Michel Salgado (Cicinho, 48'), Mejia, Sergio Ramos, Raul Bravo; Gravesen (Helguera, 73'), Guti (Zidane, 69'); Beckham, Baptista, Robinho; eta Soldado.
Athletic club: Lafuente; Exposito, Endika (Murillo, 46'), Gurpegi, Amorebieta; Orbaiz, Lacruz; Iraola, Tiko (Llorente, 58'), Dañobeitia; eta Aduriz (Casas, 72').
Golak:
1-0 Robinho, 29'
2-0 Sergio Ramos, 65'
3-0 Soldado, 87'
4-0 Robinho, 90'
Epailea: David Fernandez Borbalan.
Futbol-zelaia: Santiago Bernabeu.
Aurrekoan Urzaizen argazkia erakutsi genizuen. Oraingoan, jada Athletic-en ez dagoen jokalari baten argazkia erakutsiko dizuegu, Del Hornorena hain zuzen ere.
Nahiz eta gure Asiertxu gaur egun Chelsea futbol taldean egon, nire iturriek adierazi didaten bezala, argazkia Athletic-en egondako denboraldi batekoa da.
ai ai ai, zelan ez ditu ba partidu guztiak galduko gure Athletic-ek:
PD: ez galdu bere ondoan dagoen neskaren aurpegia...
Laister izango duzue pertsonai bitxi hauen berri

Emaitzak
Gizonezkoak
1º Abraham Chebii (KEN)
2º Boniface Kiprop (UGA)
3º John Cheruiyot Korir (KEN)
4º Tesfayohannes Mesfen (ERI)
5º Sergei Lebed (UCR)
6º Alberto García (ESP)
7º José Ríos (ESP)
8º Moustafa Younes (MAR)
9º Mauricio Díaz (CHI)
10º Eliseo Martín (ESP)
Gizonezkoen artean lehen euskalduna Kamel Ziani izan da.
Emakumezkoak
1ª Rosa Morató (ESP)
2ª Hayley Yelling (GBR)
3ª Liz Talbot-Yelling (GBR)
4ª Analia Rosa (POR)
5ª Yesenia Centeno (ESP)
6ª Zulema Fuentes-Pila (ESP)
7ª Luisa Larraga (EUS)
8ª Iris Fuentes-Pila (ESP)
9ª Itziar Urdangarin (EUS)
10ª Judit Plá (ESP)
Emakumezkoen artean, lehen euskalduna Itziar Urdangarin
urtarrilaren 8an joaktuko da krosa jauregibarriako zelaian
Sergiy Lebid ukrainarrak eta Alberto Garcia madrildarrak, Europako txapeldun eta txapeldunorde izan berri direnek, aukera ezin hobea izango dute, igandean izango den Zornotzako LII. Nazioarteko Krosean, Afrikako lasterkari azkarrenetariko batzuek osatuko duten taldetxoarekin indarrak bertatik bertara neurtzeko.
Afrikarren buru izango diren gizonak, Boniface Kiprop ugandarra eta Abraham Chebii keniarra. Kiprop, Olinpiar Jokoetan eta Munduko Txapelketetan 10.000 metroko proban brontzezko dominaren ateetan bi aldiz gelditu eta gero, 26:39.77ko marka bizkarrean hartuta iritsiko da Zornotzako lasterketara. Chebii 26 urte beteta iritsiko dena, berriz, 5.000 metroko 12:52.99 denbora onena eta 2005. urteko Munduko Txapelketan lortutako zilarra ditu bere palmares aberatsean urrez idatzita.
Lau faborito nagusiekin batera puntan ari daitezkeen korrikalarien zerrenda luzea da: Mokthar Benhari, Tesfayohannes Mesfen, John Cheruiyot Korir, Mauricio Diaz, Mike Skinner, Jose Rios, Eliseo Martin, Roberto Garcia, Ivan Hierro, Vicente Capitan, Javier Guerra, Pedro Nimo, Nacho Caceres eta Reyes Estevez, besteren artean.
Emakumezkoetan, Yimenashu Taye etiopiarra izango da proba garaitzeko faborito nagusia. Afrikarrak 3.000 metrokoan du markarik aipagarriena; 8:39.06, hain zuzen ere. Oso gertu izango ditu, halere, Hayley Yelling eta Liz Talbot-Yelling ingelesak. Lehenak Europako Txapelketa bereganatu zuen 2004an; bigarrenak zazpi aldiz hartu du parte Munduko Txapelketetan. Laugarren izarra Analia Rosa portugaldarra da.
Horiekin batera lehen hamarretan sartu beharko luketenak, hauexek: Yesenia Centeno, Luisa Larraga, Silvia Montane, Iris eta Zulema Fuentes-Pila, Rocio Rodriguez, Sara Valderas, Itziar Urdangarin, Judit Pla, Rosama Fernandez eta Isabel Macias.
Zerrenda kontuan hartzekoa da, nahiz eta aurten BBKren babesa tartean izango bada ere eta orotara 105.000 euroko aurrekontua izan arren emakumezkoen probaren maila zertxobait jaitsi den beste ekitaldi historiko batzuekin alderatzen badugu.
Europara begira
Litekeena da, bestetik, Zornotzak Europako Kros Txapelketen antolakuntza eskatzea urte honetan bertan edo hurrengoan. Bizkaiko herri horrek Kluben Europako Kopa antolatu zuen 1994an, eta Jauregibarriako zirkuitua oso gertutik ezagutzen du IAAF erakundeak. 2007. urteko Europako Txapelketak Zamorako Toro herrian izango dira eta, beraz, lehiaketa Euskal Herrira ekartzeko asmoa 2010. urtera bideratu liteke. Aurrez, Zornotzako Kirol Elkarteak eta bertako Udalak diru iturrien planifikazioa egin beharko dute proiektua bideragarria den zehazteko.
Askotan galdetuko duzue zergatik galtzen dituen Athletic-ek hainbeste partidu, edo zergatik jokalari batek hain partidu txarra egiten duen...
E-mail bat bidali didate gaur zeinetan argazki hau zetorren.
Hona hemen zuen galderen erantzuna.
Bota zuen iritziak...

Ezin daiteke esan zorte askorekin hasi dutela urtea zuri-gorriek, atzo 0 eta 1 galdu baitzuten Real Madrilen aurka. Hala ere, taldeak, joko ona erakutsi zuen eta hainbat jokalditan gola sartzeko aukera izan zuen. Partiduko gol bakarra Bechkam-ek sartui zuen 71. minutuan.
Pena da izandako aukera guztietaik bat bera ere ez golan amaitzea.
Datu positiboak aipatuz, Julen Gerrero kapitainaren itzulera azpimarratu behar dugu. Atzo, titular moduan jolastu zuen aspaldiko partez, eta partidu ona burutu zuen erdilariak. Gola sartzeko abagunea izan zuen ere, baina Real Madrileko Diego Lopezen geldiketarekin topo egin behar izan zuen.
Aritz Adurizen itzulera ere positiboa izan zen erabat. Gipuzkoarrak, partidu ona jolastu zuen, hainbat gol aukera sortuz. Llorentek eta Urzaizek aurrerantzean gogor entrenatu beharko dute euren postua ez galtzeko.
Astearteko partidaren ostean, aste bat itxaron beharko dugu kanporaketa noren alde gelditzen den jakiteko. Athletic Santuiago Bernabeu futbol zelaira irabaztera atera beharko da kopan bizirik jarraitu nahi badu.


Abenduaren 31. egun honetan 2005. urtea amaitzear dago eta jadanik prest gaude datorrenari ongi-etorria emateko.
Hainbat eta hainbat gora-behera bizi izan ditugu urte honetan eta espero dugu hurrengoa aurreko guztiak baino hobea izatea...
Beraz, bapo-bapo afaldu ostean juerga ederra bota beharra daukagu 2006. urteari ongi-etorririk beronea emateko.
Beste barik... ondo pasa
Gentzane eta Alize

Euskal selekzioak azken urteetan galtzen duen lehenengo partida izan zen atzo bizitakoa.
Partidako gol bakarra Krutxagak sartu zuen, baina ez aurkariaren atean, Asier Riesgorenean baizik.

Lehenengo zatian parekaturik ibili ziren bi taldeak baina hala eta guztiz ere Kamerunek gola lortu zuen eta baita bere atea hutsean uztea ere.
Bigarren zatian, hainbat jokalariren aldaketen ostean (Guerrero, Uranga, Gurpegi, Raul Garcia, Llorente... sartu ziren zelaira), Euskadik jokoa suspertzea lortu zuen, eta hainbat aukera izan zituen markagailuari buelta eman ahal izateko.
Azkenean, Kamerun izan zen garailea partidan, baina jokoa alde batera utzita, argi dago zaleak izan ginela benetako garaileak.
Eguraldia nahiko hotza izan arren egun osoan zehar ez zen faltan bota hainbat eta hainbat euskal zaletuen berotasuna
Urte guztietan legez... 10 bat zaletu guztientzat.
Oharra: eskerrik asko Mundo Deportivori utzitako argazkiengatik